Hainbat adierazpenekin bat egin zuten azken osoko bilkuran

Ataria 2019ko martxoaren 1a

Otsailaren 25ean, burututako osoko bilkuran beste hainbat gaiez gain, Anoetako Udalak hainbat adierazpen instituzional onartu zituen aho batez.

Honenbestez, Tolosaldeko euskararen mahaiaren konpromiso adierazpena onartu zen alde batetik, Udalak euskararekin duen konpromisoa berretsiz beste behin ere.

Gainera, martxoaren 8ko greba feminista babesteko erakunde adierazpena ere onartu zen aho batez. Honen harira, udalak, herriko mugimendu feministak antolatutako egitarauarekin bat egiten duela adierazi nahi izan du.

Azkenik, otsailaren 27an ospatzen den Sahara Errepublika Arabiar Demokratikoaren urteurrenari buruzko erakunde adierazpena ere onartu zen aho batez. Urteurrena eta aldarrikapen honekin bat eginez, saharar bandera jarri zen otsailaren 27an, udaletxeko balkoitik zintzilik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!