Anoetako Udalak deialdi bat zabaldu du bitarteko funtzionario bat izendatzeko

Ataria 2019ko urtarrilaren 31

Lan poltsa ireki du landa-munduarekin eta ingurune naturalarekin lotutako zerbitzua betetzeko.

Zerbitzu horrek honako eginkizun hauek hartzen ditu barne:

a) Herri-bide, mendi-bide eta baserri-bideen inbentarioa.

b) Herri-ondare kulturalen mantenua eta egoeraren jarraipena.

c) Bertako Bertatik kanpainaren jarraipena egitea eta talde sustatzailea dinamizatzea.

d) Herritarren ingurumenarekiko sentsibilizazioan eragitea.

e)Urtean bi irteera dinamizatzea: herriko baserriak, ekoizleak eta herriko mendiak ezagutzeko.

f) Lorezaintza-lanak ikuskatzea eta herritarren sentsibilizazioa sustatzea.

g) Herri-lurren eta herri-baratzeen egoeraren jarraipena egitea.

h) Agenda 21 programari dagokion partaidetzaren jarraipena egitea.

i) Landa-eremuko jakintzak berreskuratzea eta horiek mantentzeko lanen jarraipena egitea.

j) Ekintza kulturaletan bertako produktuak txertatzea.

k) Haur eta gaztetxoen aisialdi-eskaintzetan ingurumen-hezkuntzaren oinarriak lantzea.

l) Landa-eremuen bizi direnen bizi-egoera aztertzea.

Eskaera orriak behar bezala beteta aurkeztu beharko dira Anoetako Udaleko erregistro
orokorrean, deialdiaren iragarkia argitaratu denetik 10 laneguneko epean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!