Belaunaldi ezberdinetako emakumeen arteko tailerra larunbatean

Ataria 2019ko urtarrilaren 30a

Larunbat honetan, otsailak 2, 17.30ean liburutegian bilduko dira. “Zer da feminismoa zuretzat?” galderaren bueltan, M-8ko greban egingo den bezala, zaintza erdigunean jarri eta hizketaldietarako gunea sortuko dute.

Herriko belaunaldi ezberdinetako emakumeon* artean sarea eraikitzeko asmoa dute Anoetan. "Aurreko greba feministak erakutsi zigun emakumeon* bizitzetan eta gorputzetan jasaten ditugun indarkeria eta desorekei planto egiteko gogoa eta indarra badagoela", esan dute tailerraren deitzaileek. "Batzuk urte luzez borrokan dabiltzanak, besteak gaztetasunaren haize berriaz hasiberriak, baina baita urte luzez isilik egondako emakume* asko ere, guztiak elkarrekin kalera atera ginen".

M-8koa ez dadin egun bakarreko topagune izan, anoetako emakume* guztiak gonbidatu dituzte tailer honetan parte hartzera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!