Zilarrarekin konformatu behar izan du Maider Mendizabalek

Ataria 2018ko urriaren 20a

Amaia Irazustabarrena eta Maider Mendizabal, finalaren une batean.

Munduko Euskal Pilota Txapelketaren finala galdu du pilotari anoetarrak Amaia Irazustabarrenarekin batera Frantziako selekzioaren aurka bi jokoetan, gomazko paletan 30 metroko frontoian.

Lehenengo jokoa 15-7 galdu dute, eta bigarrengoa 15-4. Ez zaio nahi bezalako finala atera Maider Mendizabali. Batez ere bigarren jokoan huts dezente egin ditu anoetarrak, eta frontoian ez da batere eroso sentitu. Irazustabarrenak azaldu duenez, "partida gogorra izan da, eta gaizki jokatu dugu. Urduri atera gara finalera. Maider gaur ez da Mexikoren aurka bezain indartsu aritu, eta nik ez dut aukera handirik izan jokoan sartzeko".

Frantziako selekzioarekin Aizkoa Iturriño eta Maritxu Housset euskal herritarrak izan dira parte hartzen, beraz, finalean lau euskal herritarrek jokatu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!