Hondakinen gaikako bilketa %80 ingurukoa dela dio Anoetako Udalak

Ataria 2018ko urriaren 10a

Tolosaldeko Mankomunitateak emandako datuen arabera, birziklatze tasa Anoetan %74aren bueltakoa da. Anoetako Udalak aipatu duenez, datu horietan ez da konpostaje bidez kudeatzen den organikoa.

Dauden erabiltzaile kopuruaren arabera, herrian egiten den konpostajea kontutan hartuta, birziklatze tasa %80an kokatzen du udalak.

Edozein modutara, datuak "oso onak" direla esan dute udal ordezkariek, "eta beti hobetzeko tarteak dauden arren, herritarrak oso harro egoteko moduko zenbakiak direla aitortu behar da". Herritarrak auzo konpostetan parte hartzera animatu nahi dituzte udaletik. "Organikoa bildu eta kudeatzeko gastuak jaisteaz gain, bertan sortzen dena bertan kudeatzeko aukera eskaintzen baitu konpostajeak, ondoren ongarria herritarrei bueltatuz". 

Hona hemen Tolosaldeko Mankomunitateak Anoetaren inguruan eman dituen datuak:

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!