Hilerriko paretarako mural proposamenak egiteko aukera

Ataria 2018ko irailaren 25a

Murala margotu asmo dute hilerriko paretan urriaren 8ko astean, beti ere eguraldia lagun baldin bada. Herritarrek parte hartu ahal izango dute margotzean, baina lehenago, udaletxean, zer margotu erabakitzeko bilerak egingo dira. Irailaren 26an, 28an eta urriaren 3an, 18:30etik aurrera egingo dira bilerak udaletxean eta herritarren proposamenak jasoko dira bertan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!