Gazte Eguna, larunbat honetan, Anoetako Gaztetxean

Ataria 2018ko abuztuaren 29a

Iazko Gazte Egunaren bazkariaren une bat.

Egun osoko festa izango dute, Gaztetxeko belaunaldi berriari ongi etorria emanez.

Gosariarekin hasiko da eguna eta musika emanaldiekin bukatuko da. Ohiturekin jarraituz, gau osoan zehar txirrisklas edaria banatuko dute. Jarraian egitaraua:

10:00. Gosaria.

10:30. Asanblada.

12:00. Sagardo dastaketa.

14:00. Bazkaria.

18:00. Poteoa.

21:00. Afaria.

23:00. Kontzertuak. Ondoren, DJ Bull.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!