Larunbateko «eraso xenofoboa» salatuko dute bihar Anoetan

Ataria 2018ko ekainaren 26a

'Arrazakeriari, islamofobiari ez!' lelopean elkarretaratzea egingo dute udaletxeko arkupeetan, 19:30ean. Udalak eta Ana Yurd elkarteak egin dute deialdia.

Anoetako Udalak jakinarazi duenez, larunbatean herrian "eraso xenofobo bat" gertatu zen. Hori salatzeko, Ana Yurd Munduko Emakumeen Elkartearekin batera elkarretaratzea antolatu dute udaletxeko arkupean, bihar, asteazkena, 19:30ean. Herritarrak eta ingurukoak bertara deitu dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!