Udako eskaintza egin dute DBHko ikasleentzat

Ataria 2018ko ekainaren 19a

Anoetako Udalak eta Urtxintxak egin dute eskaintza elkarrekin eta izen emateak udaletxean edo liburutegian egin beharko dira, ekainaren 20a baino lehen.

Hauek dira egongo diren eskaintzak:

Uztailak 7, larunbata

10:30 -19:30. Egun pasa Hondarribian, paddle surf egiten. Garraioa autobusez izango da eta 30 euroko prezioa izango du irteerak. Murrizpenak egongo dira familia ugarientzat eta gazte txartela aurkezten dutenentzat.

Uztailak 14, larunbata

10:30 - 19:30. Egun pasa Donostian, scape room eta irla bisitatuz. Garraioa autobusez izango da eta 30 euroko prezioa izango du irteerak. Murrizpenak egongo dira familia ugarientzat eta gazte txartela aurkezten dutenentzat.

Uztailaren 21 eta 22, larunbata eta igandea

Asteburu pasa Pasaiako aterpean. Gehienez 48 lagunek eman ahal izango dute izena. Larunbatean 10:30ean atera eta igandean 18:00etan bueltatako dira. Pista jolasa, gaubela, jolasak, txalupan ibilbidea eta arraun saioa egingo dira. Garraioa autobusez izango da eta 45 euroko prezioa izango du irteerak. Murrizpenak egongo dira familia ugarientzat eta gazte txartela aurkezten dutenentzat.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!