'Angula ustelak' hitzaldia ostiralean Anoetan

Ataria 2018ko ekainaren 11

Mikelasagasti auditorioan, ekainaren 15ean, Ainhoa Intxaurrandieta eta Igor Meltxor ariko dira azalpenak ematen 18:00etatik aurrera.

Iñaki Errazkin Gipuzkoako Ingurumen diputatua zela eta Ainhoa Intxaurrandieta GHK kontsortzioko lehendakaria, 2013an Donostialdeko erraustegia geldiarazi izanagatik epaitu zituen Madrilgo Kontu Auzitegiak joan den apirilaren 12an.

Epaia oraindik ere ateratzeko dago, baino bien bitartean, Gipuzkoa Zutik mugimenduak bi auzipetuei elkartasuna adierazteko bira antolatu du. "Angula ustelak" izenburuarekin auzi horren atzean ezkutatzen dena azalduko dute Anoetan Ainhoa Intxaurrandietak eta Igor Melchorrek.

Bira honen hasieran, Zizurkilen ematekoak ziren hitzaldiaren harira hitz egin zuen TOLOSALDEKO ATARIAn Ainhoa Intxaurrandietak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!