«Denboraldi berriari begira helburua entrenamenduak egitea da»

Asier Imaz 2018ko ekainaren 7a

Nora Amaia Iñurritak denboraldian zehar izan dituzten arazoei aurre egin dietela nabarmendu ditu.

«Taldekide askok kanpoan ikasten dute, eta elkartzeko arazoak izan ditugu. Denboraldiaren lehen zatia eskasa izan da. Gero elkar ezagutzen joan gara, eta emaitza hobeak izan dira. Azkenean hirugarren amaitzea lortu dugu. Denboraldi berriari begira helburu handiena entrenamenduak egitea da. Gero ligan ikusiko da zer egiten dugun, baina behintzat gure artean elkartzea izango litzateke helburua».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!