Anoetako jaiak 2018

Ortzadarra ateratzear da Anoetan

Ataria 2018ko ekainaren 1a

Gaur Anoetako eragileek sexu askapenaren eguna antolatu dute, eta besteak beste, ginkana egin dute plazan arratsaldean. Goizean, toka txapelketa egin dute Alkartasuna erretiratuen elkartekoek eta play back lehiaketa izan da 17:00etan.

Gaur, 10:00etatik 12:00etara Ataria irratiak saioa egin du Anoetako plazatik eta gonbidatu ugari izan dira bertan.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!