Pasahitza (zaharra)

Anoetako jaien lekuko izan gara

Ataria 2018ko ekainaren 1a

Beste urte batez Ataria irratiko Pasahitza saioa Anoetako plazatik egin dugu, bertan herriko jaiak dituztela baliatuz. Hala, festetako hainbat protagonista gerturatu ditugu mikrofonoetara.

Udaleko ordezkariek jaiak "ederki doazela kontatu digute, eta jaiak bukatu bitarteko ekitaldiak azaldu dizkigute; Miren Mujika eta Idoia Lekuona Kukuak Kantuz ekimeneko kideak izan ditugu igandean izango den kantujiraren berri emanez; Arkupe tabernako Zuriñe Goenagak barraren atzetik nola bizi dituen jaiak azaldu digu; XXI. esku pilota txapelketan parte hartu duten pilotariak eta beste hainbat gazte ere izan ditugu txiste kontari; Itsaspetik azalera, azaletik plazara antzezlana izango da igandean, eta bertan Itziar Saenz de Ojerrekin ariko den Nagore Leon izan dugu; eta Bihozkada taldeko kide Iñaki Lizasok gaur emango duten kontzertuaren berri eman digu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!