Anoetako jaiak 2018

Giro ederra Anoetako Kuadrilla Egunean

Mikel Iraola 2018ko mai. 26a, 22:43

Kuadrilla Eguna dute gaurkoa Anoetan, eta goizean eguraldiak askorik lagundu ez badu ere, festa giroa izan da nagusi egun osoan zehar.

Herriko kuadrillek kolorea eta umorea eman diote gaurko egunari Anoetan. Goizean Ivan Torres memoriala izan da, eta 12:00etatik aurrera kuadrillak festan murgildu dira.

Bazkariaren ostean, kuadrillen arteko jokoak egin dituzte plazan, kuadrilla guztiak beren taldeko kideari animoak ematen egon diren bitartean.

Karaokea izan da lehen froga, eta askok erakutsi dute musikazale direla. Aulki jokoa izan da ondorengo froga, eta batek baino gehiagok ondo asko borrokatu du bere eserlekua. Arrautzak bota eta jasotzeko abilezia neurtu dute gero, eta kuadrilla bakarrak lortu du lurrera erori eta puskatu gabe jasotzea. Gezurretako arrautzarekin saiakerarik egin duenik ere izan da. Umorea ez baita falta arratsalde osoan zehar. Gero, besteak beste, lokotx bilketan ibili dira.

Jokoen ondoren Zaparrada batukadarekin kalejira egin dute, eta Koldo Aldabe anoetarrak Twitterren adierazi duen moduan, giro bikaina izan dute. Gauean, Laiotz taldearekin erromeria izango dute.

MAIATZAREN 27a, IGANDEA, DANTZARI TXIKI EGUNA

10:00. Eskualdeko herrietako dantza taldeen kalejira.
12:00. Mokadutxoen dastaketa, hainbat jatorritako herritarren parte hartzearekin. Ekarri zure tupperra etxetik, pintxoak eramateko!
12:30. Dantza taldeen emanaldia plazan.
18:00. Zaldi lasterketa kiroldegi ondoan, Gurdi Kooperatiba elkartearen laguntzaz
19:30. Anitz Dantza taldearen emanaldia plazan Ondoren, taloak dastatzeko aukera.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!