Anoetako jaiak 2018

Aitor Regillaga eta Maialen Muñoz Anoetan azkarrenak

Ataria 2018ko maiatzaren 26a

Anoetako Jaien barruan, 50 korrikalari baina gehiagok hartu dute parte gaur goizean krosean, Ivan Torresen IV. Oroimenezkoan.

Lasterketa hasi denean ateri zegoen, baina ibilbide erdian euriak harrapatu ditu korrikalariak eta blai amaitu dute 4 kilometroko ibilbidea. 

Helmugan Aitor Regillaga eta Maialen Muñoz izan dira azkarrenak. Bigarren Jon Ander Cavero eta Oihana Zubillaga sartu dira, eta hirugarren, Jokin Tolosa eta Josune Alberdi.

Sari banaketa ekitaldian Ivan Torresen gurasoek parte hartu dute.

Egitaraua

14:00. Kuadrillen bazkaria frontoian. Kuadrilla bakoitzak bere platerak, mahai tresnak, edalontziak eta eskuzapiak eramango ditu. Zero Zabor filosofiari jarraituz, saiatu mesedez paperezko edo plastikozko materialak saihesten.
16:30. Kuadrillen arteko jokoak plazan.
19:00. Kuadrillen poteoa, Zaparrada batukadak alaiturik.
21:00. Kuadrillen afaria frontoian.
23:00. Laiotz erromeria taldea plazan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!