Asteartean, urtarrilaren 30ean, Mikelasagasti auditorian 18:30ean egingo da entsegua eta HH-ko hirugarren mailatik aurrerako umeek parte hartu ahal izango dute.
Bestalde, igandean, Santa Ageda bezperan, goizean eskean aterako dira anoetarrak baserriz baserri, ondoren, Sarasola sagardotegian bazkalduko dute eta Anoetako kaleetan kantatuz amaituko dute eguna. Entsegu bat egingo dute, ostegunean, otsailaren 1ean, 19:30ean liburutegi zaharrean. Herritar oro animatu nahi dute parte hartzera.