Maider Mendizabal izango da igandeko Hitzetik Hortzerako gonbidatu nagusia. Pala-jokalariak mundu mailako txapelketetan sari handiak irabazi ditu, eta beste modalitateetan ere ibili da eta badabil; esaterako, pasa den urtean Emakume Master Cup lau t'erdiko eskuz banakako txapelketan txapeldunorde geratu zen.
Pilotan jokatzeaz gain, emakumeen kirola sustatzeko hainbat proiektutan ere aritu da lanean. Bere ibilbideaz eta bertsolaritzarekin duen harremanaz hitz egingo du igandeko Hitzetik Hortzeran.