Anoetar bat erreskatatu dute Loatzo mendian

Ataria 2018ko urtarrilaren 7a

16 urteko Anoetako mendizale bat erreskatatu behar izan dute larrialdi zerbitzuek, helikopteroz, Loatzo mendian erori eta gero.

11:10 aldera gertatu da istripua. Ertzaintza eta suhiltzaileak bertaratzen saiatu dira, baina elurraren ondorioz ezin izan dute gaztea zegoen lekura iritsi; hori dela eta, helikopteroz erreskatatu behar izan dute. 

Helikopteroa Usabal Kiroldegiko futbol zelaian lurreratu da, eta bertan anbulantzia bat zegoen zain. Asuncion Klinikara eraman dute, traumatismo gogor batekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!