Maider Mendizabali omenaldia egingo diote

Ataria 2017ko abenduaren 27a

Abenduaren 30ean, larunbatean, Anoetan Emakume Raketisten inguruko egitarauak jarraipena izango du. 18:30ean pilota partidak jokatuko dira pilotalekuan, eta ondoren, Maider Mendizabal herritarrari omenaldia egingo diote.

Emakume Raketisten inguruko egitasmoa abenduaren 19an jarri zuten martxan Anoetan. Orduan zabaldu zuten erakusketa oraindik ikusgai dago liburutegian. Abenduaren 29a izango da argazki bilduma ikusteko azken eguna.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!