Horrekin batera, Anoetako udal liburutegian abenduaren 29ra arte emakume raketisten inguruko erakusketa egongo da zabalik.
Ekimenekin amaitzeko, abenduaren 30ean, raketisten partidua izango da frontoian 18:30ean hasita eta ondoren, omenaldia egingo zaio Maider Mendizabali.
Anoetako Udalak eta emakume rakestisten inguruan osatu den elkarteak elkarrekin antolatu dituzte ekimen hauek guztiak.