Dantza-soka egunaz gogoeta egiteko bilera, hilaren 14an

Tolosaldeko Ataria 2017ko aza. 10a, 13:59

Udaletxean bilduko dira herritarrak gogoeta egiteko, 19:00etatik aurrera. Hogeita hamar urtez galduta egon zen festa hau 2003. urtean berreskuratu zuten arte. Kalderero egunaren bueltan antolatu izan da urtero eta 2016an dataz aldatu zuten. Apirilean ospatu zuten iaz. Jai egun honen inguruan hausnarketa egiteko bilerara gonbidatu dituzte herritar guztiak Anoetako Udaletik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!