19:00etatik aurrera, euskal garagardoa dastatzeko aukera izango da: aurten, Etxeko Bob´S Beer (Hazparne), Basqueland Brewing Project (Hernani), Zarautz Beer Company (Zarautz), Brew&Gross (Donostia) eta Brew&Roll (Barañain) etxeetako garagardoak izango dituzte.
20:30ean afaria egingo dute, eta ondoren, Dukkha taldearen kontzertua izango da. Eguraldi ona izanez gero, plazan izango da, eta txarra eginez gero, Zimiterioan.