Osteguneko emanaldia, Nerea Ariznabarreta eta Mariano Hurtadok eskainiko dute 18:30ean Anoetako udal liburutegian.
Ostiralean, berriz, 22:00etan izango da nerabe eta helduentzako emanaldia. Kostaldeko herrietan, olatuen joan-etorriak ekartzen ditu bizibidea eta heriotza; maitasuna eta gorrotoa... eta aspaldiko kontu eta kantu zaharrak. Kontaketa honetan, mendeetan zehar kresalak emakumeei azalean utzitako aztarnak bildu eta plazaratuko dituzte: Itsaspetik azalera, azaletik plazara.