Haur txikiek, 0 urtetik Haur Hezkuntzako hirugarren mailara artekoek, arratsaldea goxo-goxo pasatzeko aukera bikaina dute jolasean, beste umeekin harremanetan jarriz eta abar.
Astelehenetik ostiralera zabalik izango da 16:30etik 20:00etara eta asteburuetan 10:00etatik 20:00etara. Oporraldietan, egunero erabili ahal izango da lokala, 10:00etatik 20:00etara.
Aurten lokala Aste Santu bitartean egongo da erabilgarri. Agian ondoren ere bai, baina ez da ziurra, ikastolak obrak egiteko asmoa du eta.
Umeko kuota 60 eurokoa izango da.