Gazteak nagusi, ximaurra garraiatzen

Erabiltzailearen aurpegia Josu Artutxa Dorronsoro 2017ko urriaren 8a

Anoetan ospatu duten Euskal Jaiaren barruan, aurten, desafioa egin dute, Anoeta eta Irurako zortzi neska-mutil gaztek, Eneko Galardi eta bere bi astoen aurka.

Hogei minutuz, lera batean ximaurra bota eta hori garraiatuz, ahalik eta plaza gehien egitea zen helburua. Txomin Azpirozek egin ditu epaile lanak, eta guztia nahiko zuzen joan da. Neska-mutil kuadrillak, 50 plaza egitea lortu dute. Astoek, berriz, sei gutxiago egin dituzte denbora barruan. Hortaz, desafioaren irabazleak, Anoeta eta Irurako gazteak izan dira. Iluntzean, Fan&Go taldearen erromeriaren ondoren jarraituko du festak.

Erlazionatuak

Lurraren zaindari direnen erakuslehioa

Erabiltzailearen aurpegia Josu Artutxa Dorronsoro 2017 urr 08 Anoeta

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!