Anoetako Euskal Jaiaren egitarauaren barruan kokatu dute ikus-entzunezko emanaldia. Datorren urriaren 8an ospatuko da festa horren 10. edizioa. Bazkariko tiketak salgai daude herriko tabernetan; langileek 20 euro ordaindu beharko dute, langabetuek 15 eta ikasleek 8. Tiketekin batera Euskal Jai eguneko zapia oparituko dute, eta urriaren 4a, asteazkena, da azken eguna.