Anoetako Kirol Taldeak bizikleta itzulia antolatu du larunbaterako

Ataria 2017ko irailaren 19a

Anoeta, Hernani, Goizueta, Leitza eta Anoeta arteko ibilbidea egingo dute aurten. Honez gain, afaria ere izango da egun horretan bertan Kuku Elkartean.

Izena emateko zerrendak Anoetako Itzuli tabernan aurki daitezke eta epea irailaren 21an, ostegunean bukatzen da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!