Herriko festak genero ikuspegitik aztertzeko hirugarren bilera, larunbatean

Ataria 2017ko irailaren 13a

Larunbatean, hilak 16, herriko festak genero ikuspegitik aztertzeko 3. bilera egingo dute, Farapi Kooperatiba Elkarteak dinamizatuta. 11:00etan izango da Anoetako udaletxeko pleno aretoan.

Lehen saioa maiatzean burutu zuten, eta festetako hainbat ekitaldietan behaketa-lana egin ondoren, horri buruzko gogoeta egin zuten uztaileko saioan.

Datorren larunbatean egingo duten saioaren helburua irizpide batzuk zehazten hastea da, herriko festak zein bestelako kultur ekitaldiak antolatzeko garaian kontutan hartzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!