Yoga eta informatika ikastaroetarako izen emateak ireki ditu Anoetako Udalak

Ataria 2017ko irailaren 13a

Yoga ikastaroa urriaren 2tik abenduaren 20ra arte izango da. Arratsaldez, astelehenetan 17:00etatik 18:30era, edo asteazkenetan 19:00etatik 20:30era. Goizez, berriz, asteartetan izango da 9:30etik 11:00etara.

Hozpel kaleko udal lokalean eskainiko dute ikastaroa. Prezioari dagokionez, 72 euro ordaindu beharko dute astean behin joaten direnek, eta 144 euro astean bitan joaten direnek. Izen emateak udaletxean edo liburutegian egin daitezke irailaren 26ra arte. %25eko deskontua izango dute familia ugariko kideek, langabetuek, ikasleek eta pentsiodunek; %10ekoa gazte txartela dutenek.

Informatikari dagokionez, hainbat ikastaro antolatu dituzte: libre office calc (6 ordu), writter (8 ordu) eta impress, google drive eta gmail (4 ordu). Ordutegia honakoa da: 16:00etatik 18:00etara edo 18:00etatik 20:00etara. Izen emateak udaletxean edo liburutegian egin daitezke irailaren 20 arte. Ikastaroak iraila bukaeran edo urria hasieran hasiko dira. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!