Basagainera bisita gidatua egingo dute igandean

Ataria 2017ko irailaren 11

Igandean, irailak 17, goizeko 09:30ean Anoetako plazan geratuko dira, Basagainera 11:00 aldera iristeko. Ibiliz edo ipar martxa eginez gerturatu ahal izango da Burdin Aroko herrixkara.

Aranzadi zientzia elkarteko Xabier Peñalverren eskutik izango dira azalpenak eta gazteleraz emango ditu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!