Anoetako jaiak 2017

Zaldien gainean lehian

Irati Saizar Artola 2017ko ekainaren 11

Zaldi lasterketa izan da Anoetako kiroldegi ondoko zelaian. Maskota Jose Manuel izan da irabazlea eta Alex Aramendiak lortu du bigarren postua. 

Anoetako kiroldegi ondoko zelaian 9 zaldi lehiatu dira arratsaldean, Gurdi kooperatiba elkartearen laguntzaz. Bi fasetan egin dute txapelketa; denbora hoberena egin dutenak finalera pasa dira eta besteek kontsolazioa jokatu dute. Finaleko irabazlea Maskota Jose Manuel izan da eta Alex Aramendiak egin du bigarren. kontsolazioan berriz, Imanol Mujikarentzat izan da lehen postua eta Iker Elosegirentzat bigarrena.

Zaldi lasterketaren ondoren, eta dantzari txiki eguna ospatu dutela kontuan izanik, Anitz dantza taldeak emanaldia eskaini du plazan eta taloak dastatzeko aukera izan dute bertaratu direnek. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!