Anoetako jaiak 2017

Dantzari txiki eguna Anoetan

Irati Saizar Artola 2017ko ekainaren 11

Egitarau zabala antolatu dute dantzari txiki egunean Anoetan. Bertako dantzariez gain, eskualdekoak ere hurbildu dira festa jartzera. 

Goiz-goizetik atera dira gaztetxoak dantza egitera. Eskualdeko herrietako dantza taldeen kalejirarekin ekin diote egunari eta mokadutxoen dastaketa egin dute ondoren, Guretzako emakume taldearen eskutik. Jarraian, guztiak plazan bilduta, emanaldia eskaini dute.

Arratsaldean ere jarraituko du festak. 18:00etan, zaldi lasterketa izango da kiroldegi ondoan, gurdi kooperatiba elkartearen laguntzaz eta Anitz dantza taldearen emanaldia izango da honen jarraian. Eguna borobiltzeko, taloak dastatzeko aukera izango da. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!