Uzturrera irteera, urtea bukatzeko

Ataria 2016ko abenduaren 28a

Abenduaren 31n, Uzturre mendira irteera egingo dute Anoetako herritarrek, Anoetako Kirol Taldeak antolatuta. 9:15etan elkartuko dira Anoetako plazan, eta hamaiketakoa egingo dute gailurrean; bakoitzak berea eramateko eskatu dute antolatzaileek. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!