Euskal Herriko garagardoak dastatzeko aukera, Anoetan

Ataria 2016ko urriaren 25a

Urrifest jaia antolatu dute beste urtebetez Anoetako Gazte Asanbladako kideek. Larunbatean izango da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

18:00etan hasiko da festa, Anoetako plazan. Euskal Herrian ekoiztutako garagardoen aldeko apustua egin dute aurten, eta bertan ekoiztutako lau garagardo dastatzeko aukera izango da: Zerb (Arrasate), Etxeko Bob´s Beer (Hazparne), Gar Gar (Donostia) eta Olañeta (Errenteria).

Azokaren ondoren, afaria eskainiko dute gaztetxean. Lehen aldiz, afari begetarianoa ere egongo da aurten nahi duenarentzat. Afariaren ondoren, gaztetxean jarraituko du festak: DJ Pandub Selektah eta lagunak arituko da musika jartzen.

Antolakuntza kideek pitxarra etxetik eramateko deia egin dute. Bakoitzak nahi eta ahal duenera arte, beraz, festa izango da Anoetako gaztetxean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!