Ingelesa lantzeko saioak 6 eta 10 urte bitartekoentzat

Ataria 2016ko urriaren 4a

Urriko eta azaroko larunbatetan, arratsaldez egingo dira 45 minutuko saioak liburutegian. Oihana Etxenike eta Jone Doktoriarenak dinamizatuko dituzte saioak.

6, 7 eta 8 urtekoek 16:00etatik 16:45era izango dute saioa eta 9 eta 10 urtekoek, 17:00etatiki 17:45era. Saio bakoitzean gehienez sei partaide onartuko dituzte. Doan izango da parte hartzea.

Ingelesa landuko dute era dibertigarrian, ipuin kontaketen bitartez eta antzerkia egiten. Dinamika interaktiboa izango da, haurrek parte hartze aktiboa izango dute, beraz.

Izen emateak udaletxean edo tsoto@anoeta.eus helbidean egin beharko dira eta ostegunetan jasoko ditzute beranduenez, aste bakoitzeko izen emateak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!