Euskal mitologiak eta sendabelarrek ardaztuko dute Euskal Jaia

Ataria 2016ko irailaren 28a

Urriaren 9an egingo da aurtengo festa eta data girotzeko, larunbatean, ‘Kikili Salda’ emanaldia izango da Mikelasagastin

Euskal Jaiaren bueltan antolatu den egitarauaren barruan, urriaren 9an bertan, bazkaria izango da herriko frontoian. Txanpinoiak, betizua burruntzian, yogurra, kafea eta kopa izango dira menuan. 20 euro balioko du txartel arruntak, langabetuak ikasleak, jubilatuak eta pentsiodunak 15 eurotan izango dute eta 8 urtetik beherako umeek 10 eurotan.

Txartelak salgai jarriko dira herriko taberna guztietan urriaren 5a arte. Epez kanpo, zazpi euro garestiago jarriko dituzte txartelak salmentan, agortu arte.

Hala nahi duenarentzat, menu begetarianoa ere izango da aukeran, 15 eurotan. Txanpinoiak, arroza barazkiekin, yogurra, kafea eta kopa izango dira menu hau aukeratzen dutenentzat.

Kikili Salda umeentzat

6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat mitologiaren inguruko saioa izango da larunbatean, urriak 1, Mikelasagasti auditorioan, arratsaldeko 16:30ean hasita.
Amaroa elkarteak emango du eta legendak, abestiak, kontaketak, jolasak eta beste hainbat sorpresa izango dira Kikili Salda izeneko saioan. Herriko haurrei emanaldian parte hartzeko deia luzatu diete Anoetako udaletxetik.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!