2016/05/28 11:00
GAZTEEN EGUNA
11:00. Ume jolasak plazan, Kulki taldearekin: baserri jolasak.
12:30. Buruhandi eta erraldoien kalejira herriko txistulariekin.
15:30. Mus txapelketa Giraldo tabernan.
16:00. Txirrindulari lasterketa herriko ume eta gaztetxoentzat. Oriako txirrindulari eskolak antolaturik.
16:30. Txirrindulari lasterketa (alebinak eta infantilak). Oriako txirrindulari eskolak antolaturik.
17:30. Zaldi lasterketa kiroldegi ondoan, Gurdi kooperatiba elkartearen laguntzaz.
18:30. Gazteen kalejira dantza eginez.
19:00. Sagardo dastaketa, txorizo egosia eta gazta pintxoekin, Kuku elkarteak antolaturik.
21:00. Herri afaria frontoian. Izen-ematea: maiatzaren 20ra arte udaletxean edo liburutegian. Kuadrilla bakoitzak bere platerak, mahai tresnak, basoak eta ahozapiak eraman ditzala. Zero Zabor filosofiari jarraituz, saiatu mesedez paperezko edo plastikozko materialak saihesten.
23:30. Gazteen dantza plazan. Ondoren, Sugar Skulls mariatxi taldea plazan.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?