Patata tortilla egitearen erronka

Ataria 2016ko maiatzaren 7a

Anoetako Gaztetxean egun berezia ospatzen ari dira, gaur XVIII. Urtemuga Eguna baita. Patata tortilla lehiaketak ikusmina sortu du, urtero moduan.

Halere, ikusmin handiena lehiaketaz kanpo egindako 36 arrautzetako tortilla izan da. Izan ere, bere lanak eman ditu tortillari buelta ematea, eta gaztetxean zeudenen arreta piztu du.

Lehiaketari dagokionez, zazpi tortilla aurkeztu dira, eta ez du hainbeste garrantzia zeinek irabazten duen, baizik zein gelditzen den azken postuan, talde horrek garbitzen baititu bazkarian erabilitako ontziak. 30 pertsona inguru elkartu dira bazkarian, eta noski, pata tortilla izan da plater nagusia.

Urtemuga Eguna 23:00etan hasiko diren kontzertuekin bukatuko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!