Zorionak, txapeldun!

Ane Urkola 2016ko apirilaren 4a

xabier tolosa txapeldun binakakoa 2016 5 1459771820819
xabier tolosa txapeldun binakakoa 2016 10 1459771823482
xabier tolosa txapeldun binakakoa 2016 12 1459771824533
xabier tolosa txapeldun binakakoa 2016 14 1459771825666
xabier tolosa txapeldun binakakoa 2016 1 1459771818872
xabier tolosa txapeldun binakakoa 2016 2 1459771819342
xabier tolosa txapeldun binakakoa 2016 3 1459771819785
xabier tolosa txapeldun binakakoa 2016 4 1459771820280
xabier tolosa txapeldun binakakoa 2016 6 1459771821351
xabier tolosa txapeldun binakakoa 2016 7 1459771821861
xabier tolosa txapeldun binakakoa 2016 8 1459771822407
xabier tolosa txapeldun binakakoa 2016 9 1459771822931
xabier tolosa txapeldun binakakoa 2016 11 1459771824029
xabier tolosa txapeldun binakakoa 2016 13 1459771825089

Ea egunen batean elkarrizketa bat egiten dizudan kazetari gisa! Halaxe esan nion Toloxari kazetaritza ikasketak egiten hasi nintzenean. Txiki-txikitatik elkarrekin, lagun kuadrilan, eta ze handia egin zaigun mutila! Larunbatean, Promozioko Binakako Pilota Txapelketa irabazi zuen bigarrenez

Egun handia izan zen. Berarentzat ez ezik, baita anoetarrontzat ere. Goiz goizetik hasi genuen eguna; Anoetako 35 gazte inguru Lesakako Gazte Egunera gonbidatu gintuzten, eta hara joan ginen goizean. Lesakan bapo-bapo bazkaldu, eta Iruñera: mozorroak lagun, pankartak eskuan, eta umore ona nagusi, gure herrikidea, eta batez ere laguna, animatzera.

Lehenengo partida bukatuta zegoen pilotalekura sartu ginenerako. Ez zen berehala amaitu bigarrena. 4-9, 7-11, 14-15, 17-17, 19-21 eta azkenean, 22.ena. Amaitu zen bigarren partida ere; iritsi zen momentua, finalaren txanda.

Kantxara atera ziren pilotariak; hasi ziren lehen oihuak. Jarraitzaile guztiek argi utzi nahi zuten nor animatzera joan ziren, baita guk ere; giro paregabea zegoen Labriten.

Sakea aurkarientzat; hasi da partida, eta ez guk nahi genuen bezala; izan ere, 4-0 jarri ziren aurretik Larunbe eta Agirre. Urduri ere jarri ginen anoetarrak; Toloxak ordea, lasaitasun itzela transmititzen zuen, eta eman zizkion fruituak.

Hamabi tanto egin zituzten segidan; Toloxa ondo eusten ari zen atzean, segurtasunez, lasai eta sendo, eta Gorka joko handia egiten ari zen aurrekaldean. Bikote ezin hobea osatu zuten.

12-4 markagailua. Aise ari zirela pentsatuko du baten batek; jokoa ordea, markagailuak erakusten duena baino justuagoa eta borrokatuagoa izan zen. Ez zieten ezer oparitu, eta anoetarrak gozatzen ari ginen, bai jokoarekin, eta bai emaitzarekin.

Markagailuan tantoak goraka zihoazen, eta 22.ena ere gertuago zegoen. Kortaturen Sarri doinuak ere ekarri genituen frontoira: Xabi, Xabi, Xabi, Xabi...Txapelarekin amesten ere hasi ginen, bigarrena baietz! oihukatuz.18, 19, 20, 21 eta 22.ena ere bai. Amaitu zen partida.

Toloxa txapeldun! Anoetarrak herriko pilotariarekin harro, eta pozik. Kantxara jaitsi ginen, txapela jartzeko momentua gertutik ikusteko. Zeinen ondo geratzen zaion, benetan merezitako txapela. Laguna zoriondu genuen eta argazkia.

Zorionak Toloxa, benetan, eta bejondeikela! Ez dek azkena izango, ibilbide oparoa izango dek, eta aukera gehiago izango dizkiat elkarrizketa hori egiteko! Larunbatean bezala, anoetarrak hirekin egongo gaituk bide honetan. Gozatu txapelaz!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!