Pasahitza (zaharra)

Emakume izateaz hausnartzen

Iñigo Terradillos 2016ko martxoaren 8a

Josebe Iturrioz berdintasun aholkulariak gidatuta, kafe tertulia egin dute Anoetako Udal Liburutegian. Goizean, berriz, Ataria Irratian hitz egin du genero berdintasunaz. 

20 bat herritar, ia denak emakumezkoak, bildu dira Anoetan, emakume izatearen atzean zer dagoen hausnartzeko. Josebe Iturriozek gidatu du saioa, eta bertan, hainbat galderari erantzunak bilatzen saiatu dira, guztiak batera.

Zer esan nahi du emakume izateak? Nola baldintzatzen du emakume edo gizon izateak?. Iturriozek argi du: "Pentsatzen dugu ez dela garrantzitsua, baina gizarteak engainatu egiten gaitu, ez gara jabetzen etiketa horrek duen pisuaz". Amatasuna ere jorratu dute: "Zeuek aukeratu al zenuten ama izatea?". 

Goizean, Ataria Irratiko Pasahitza saioan elkarrizketatua izan da Iturrioz. Audioan, esandako guztiak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!