Beraz, ostegunean, 18:00etatik 20.00etara bitartean izango dira saioak. Otsailaren 26ra arte izena emateko aukera dago Anoetako udaletxean, liburutegian edo mezu bat bidalita tsoto@anoeta.eus helbidera. 65 euroko prezioa du ikastaroak eta familia ugariko kideentzat, langabetu, ikasle eta pentsiodunentzat, nahiz 60 urtetik gorakoentzat, %25eko deskontua egingo da ikastaroan. Gazteentzat %10 merkeago izango da.