Santa Ageda bezperako entsegua

Ataria 2016ko urtarrilaren 27a

Iluntzeko 20:00etan Anoetako udaletxean izango da entsegua

Urtero atera ohi dira anoetarrak santa eskean, otsailaren 4ean. Aurten ostegun gizenarekin batera tokatu arren, herriko baserrietan barrena ibiliko dira kantuan. Parte hartu nahi duten herritarrek lehenengo entsegua izango dute bihar, iluntzeko 20:00etan Anoetako udaletxean. Bestalde, Loatzo Musika Eskolak galdaragileen entseguak egingo ditu gaur 19:00etan: Anoetan Mikelasagasti auditorioan eta Iruran Musika Eskolan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!