Saridunek badute beren saria

Ataria 2015eko abenduaren 10a

Anoetako Udalak 2016ko egutegiko argazki lehiaketako sariak banatu ditu

Guztira 29 argazki aurkeztu ziren lehiaketara, eta herritarrek bozketa bidez erabaki dituzte zeintzuk diren txapeldunak. Aukeratutako zortzi argazki horiekin osatuko dute datorren urteko egutegia, eta Anoetako etxe guztietan banatuko dira. Argazki sarituen egileetako bakoitzak 50 euroko saria jaso du.

Hauek saridunak eta beren argazkien leloa:

Anoeta herria, ederra bezain zoragarria…
Lide Zubeldia Urkola

Kukuaren hotsa, kukuaren hotsa, urtero entzuteak pozten du bihotza
Lide Zubeldia Urkola

Gaua luzea da, has gaitezen dantzan!
Maria Jesus Urkola

Ahaleginaren neurrikoa izaten da arrakastaren ospea
Endika Esnaola Zubeldia

Ametsik gabeko bizia, izarrik gabeko gaua
Nuria Castaño Díaz

Nola soinu, hala dantza
Anne Jauregi Taberna

Berdea eta trosta elkartzean, denbora gelditzen da
Luis María Núñez Urrezola

Eta iepa! Altxa umorea, zatoz gurekin jaiak ospatzera, txinpun!
Lide Zubeldia Urkola

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!