Ostegunean zabalduko ditu ateak Anoetako liburutegi berriak

Ataria 2015eko azaroaren 17a

Lasarbe kaleko lehen zenbakian egongo da kokatuta udal liburutegi berria. Ateak zabalduko ditu ostegunean, 19:00etan eta inaugurazio ekitaldiaren ondoren mokadutxo bat banatuko zaie gerturatzen direnei

Udal liburutegi berria inauguratzeko, ostegunean bertan, Haur Hezkuntzako bigarren mailatik Lehen Hezkuntzako bigarren mailako gaztetxoentzat ipuin kontaketa saioa izango da 17:30ean. Apika, zenbat buru, hainbat liburu izenburuarekin emango dute.

Bestalde, ostiralean, 2 eta 12 urte bitarteko haurren gurasoentzat, hitzaldia antolatu dute. Galtzagorri elkarteko Imanol Mercero eta Iñaki Markotegik emango dute. Haurrei irakurtzen laguntzeko irizpideak emango dituzte: zer aukera dugun, irudien indarra, irakurketa familian, irizpideak liburu egokiak aukeratzeko... Udal liburutegi berrian izango da saioa, 15:15tik 15:45ra.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!