Anoetako egutegiko argazkiak aukeratzeko epea, zabalik

Ataria 2015eko azaroaren 3a

Anoetako argazki lehiaketan aurkeztu diren argazkien artean zortzi aukeratuko dituzte 2016ko egutegia osatzeko, herritarren parte-hartzearen bidez.

Herritarrek bi aukera dituzte beraien gustuko argazkiak bozkatzeko:

           1.  Abraham Olano Kiroldegian:

  • Lehiaketan parte hartu duten argazki guztiak ikusgai egongo dira kiroldegian azaroaren 2tik 10era (eguerdira arte).
  • Kiroldegiko leihatilan izango dira botoa emateko orriak. Beraz, izen-abizenak jarri eta gehien gustatutako 5 argazkien zenbakiak idatzi beharko dira.
  • Botoa kiroldegiko leihatilan entregatu eta kitto!

    2.  Webgunean:
  • HEMEN daude ikusgai lehiaketara aurkeztu diren argazki guztiak
  • Gustuko bost argazkiak aukeratu beharko dira, LOTURA HONETAN. Izen-abizenak idatzi beharko dira, eta bost argazkien zenbakiak jarri beharko dira.

Pertsonako bozka bat besterik ez da onartuko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!