Euskal Jaia ospatzen ari dira Anoetan

Andoni Uzkudun 2015eko urriaren 11

Jakiak, tresna ezberdinak eta animaliak ikusteko aukera zabala egon da Anoetako plazan. Arratsaldean berriz, bazkaria izango dute lehenik eta desafioa ondoren. Herriko gazteak, zaldi batekin arituko dira lehian eta ikuskizuna ziurtatuta egongo da.

Arratsaldean 17:30ean, desafioa antolatu dute. Herriko zortzi gazte, lau neska eta lau mutil, arituko dira lasto fardo bati tiraka 20 minutuko txandan, giza probarako erabiltzen den egitura baliatuz. Aurrez aurre, zaldia izango dute 800 kilo harriari tiraka. Zeinek plaza gehiago egin lehiatuko dira. 

Giroa alaitzeko, 19:00etatik aurrera, talogileak izango dira plazan eta erromeria jarriko dute Izer eta Alabierrek. Eguna amaitzeko, 23:30tik aurrera, Joxe Replay taldeak kontzertua eskainiko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!