Anoetan erroldatuta daudenek soilik parte hartu ahal izango dute, bakarka, eta bakoitzak, gehienez ere hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu. Bidaltzeko epea urriaren 16ra arte luzatu dute.
Ondoren, udalak zortzi argazkirik onenak hautatuko ditu eta horien egileek 50 euro jasoko dituzte sari moduan. Dena den, guztiak ikusgai izango dira www.anoeta.eus webgunean, baita Abraham Olano kiroldegian, azaroan ospatuko den kultur eta kirol astean.
Argazkiak nola aurkeztu:
Argazkiak bi modutara aurkeztu behar dira, eta bi moduak derrigorrezkoak dira:
a) Argazki-paperean errebelatuta: 13x18 neurrian edo antzekoan, eta horizontalean (argazki bertikalik ez da onartuko). Sobre bakarra aurkeztuko da udaletxean. Bertan sartuko dira argazkiak eta orri bat honako datuekin: egilearen izen-abizenak, kontakturako telefono zenbakia, helbide elektronikoa, argazkia(k) non atera d(ir)en eta zer ikusten den, argazki bakoitzari dagokion esaera zaharra.
b) Formatu digitalean: gutxienez, 3.000 x 2.000 pixeleko tamaina izan beharko dute. 3 aukera daude:
- CDan (sobrearen barruan, argazkiekin eta datuekin batera)
- euskara@anoeta.eus helbide elektronikora bidalita. Mezu elektronikoan ere a) atalean zerrendatutako datu guztiak eman beharko dira.
- USB-an euskara zerbitzura ekarrita. Bertan utzi beharko dira a) ataleko datu guztiak.