Ongietorria gaztetxeko beste belaunaldi bati

Ataria 2015eko abuztuaren 31

Gazte Eguna ospatu dute Anoetako Gaztetxean. Gazte dezentek eman du gaztetxearen parte izateko lehen pausoa.

Urtero moduan, Anoetako Gazte Asanbladak gazte berriak gonbidatu ditu gaztetxera, Gazte Egunaren bitartez. Hainbat ekitaldi egin zituzten larunbatean: gosaria, ongi etorri asanblada, sagardo dastaketa, bazkaria, jokoak, kalejira Berastegiko batukadarekin, afaria eta kontzertua. 15 gazte inguruk eman zuen lehen pausoa gazte asanbladako kide izateko, eta egunean zehar 75 pertsona inguruk parte hartu zuten ekitaldietan.

Anoeta Gaztetxearen hurrengo hitzordu nagusietakoa urrian egingo duten Urrifest jaia izango da. Hainbat garagardo dastatzeko aukera izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!