Anoetako areto futbol taldea, Euskadiko txapeldun

Ataria 2015eko ekainaren 1a

Atzo jokatu zen Euskadiko Txapelketa Donostian eta anoetarrek bi partidak irabazita txapelketa irabazi zuten.

Lehenengo partidan Arabako txapeldunen aurka erraz irabazi zuten, 3-0eko emaitzarekin. Bigarrenean, berriz, Araba eta Bizkaiko taldeek 3-3 berdindu zuten.

Gipuzkoar eta bizkaitarren arteko azken partidan erabakiko zen, beraz, txapeldunaren izena. Valentin de Berriotxoa ikastetxearen aurka jokatu zuten anoetarrek, eta hasiera bikaina eman zioten neurketari. 2-0ekoarekin aurre hartu zuten markagailuan, baina bizkaitarrek berdinketa lortu zuten. Partidak, ordea, amaiera zirraragarria izan zuen, eta Anoetako Herri Ikastolako gazteek hirugarren gola lortu zuten. 3-2koarekin amaitu zen, eta hortik aurrera, festa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!