Anoetako Jaiak 2015

Kuadrillen arteko jolas eta irriak

Ataria 2015eko maiatzaren 30a

Asteazkenean jaitsiko bada ere Kukua festei ofizialki hasiera ematera, Anoetan dagoeneko hasiak dituzte jaiak. Kuadrillen Egunak 300dik gora pertsona elkartu ditu.

Anoetako jaien hasiera, nolabait esateko atzo izan zen. Anitz dantza taldeak emanaldi berria estreinatu zuen herritarren aurrean.

Gaur, Kuadrillen Egunak esnatu du goiza, eta egun osorako kuadrillen irri, umore eta zaratek eman diote egunari fest doinua. Txupinazo eta kalejirarekin batera, bazkaria egin dute frontoian, eta 300 dik pertsona batu dira, lagun artean. Jarraian, kuadrillen arteko jokoak izan dituzte, eta umorez bete-beteta ibili dira. Eguna luzea izango da anoetarrentzat. 

Biharkoa Dantzari Txiki Eguna izango da. Eta asteazkenean, festa guztiz lehertzeko Kukua jaitsiko da Anoetako plazara, egitarau bete-betearekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!